41. Zumaiako Musika Jaialdia

Dantzari ateak irekiko dizkio gaur Musika Jaialdiak

Maria Maya Manterola

Azken txanpan sartu da aurtengo Musika Jaialdia. Igandera bitarte, jaialdiaren harira antolaturiko azken emanaldiez gozatzeko aukera izango da herrian.

Uztailaren amaieraz geroztik askotariko emanaldiak izan dira herrian Musika Jaialdiaren harira. Ballet eta opera proiekzioak izan dira aste honetan, eta gaur, dantza garaikidea zuzenean ikusteko aukera izango da Zumaian.

DAB konpainiak Non zira ikuskizuna eskainiko du abesbatzak lagunduta, eta jarraian, Burnt emanaldia izango da, Lasalaren eskutik. Odietan izango dira bi emanaldiak, 20:00etan hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide