Astelehen honetan (gaueko 21:00etan, Aitzuri pilotalekuan), bi partida jokatuko dira. 23 urtez azpikoetan: Lizeaga-Bernaola bikoa Apezetxea-Santestebanen aurka, eta jubeniletan, berriz, Murua-Etxebarria bikotea Izagirre-Salinasen aurka.
Lizeaga eta Bernaola elkarrekin aritu dira beste txapelketa batzuetan ere, eta ondo uztartzen dira. Lizeaga errematari indartsua da, eta Bernaola, aldiz, sendoa eta orekatua.
Apezetxea-Santesteban aurkari gogorrak izango dira, lehen partida erraz irabazi baitzuten eta kalitate handiko jokalariak baitira.
Jubeniletan, Harkaitz Murua (aurrelari ikusgarria) eta Aitor Etxeberria (atzelari sendoa) bikote indartsua dira. Baina parean izango dituzte Iker Izagirre (aurten buruz buruko txapelduna) eta David Salinas (lehen aurrelari, orain atzelari).
Lehiaketa maila gorenean dago, eta ikusgarria izango da Aitzurin asteleheneko jardunaldia.