Iruñeko Anaitasuna klubean arituko da datorren denboraldian Andrea Saez zumaiarra

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 11

Andrea Saez Espainiako selekzioarekin jokatzen.

Pulpoko harrobiko jokalaria, Donostiako Bera Beran aritu da azken urteotan, eta orain Iruñeko klubarekin arituko da, Urrezko Ohorezko mailan. 

Andrea Saez atezain zumaiarrak Iruñeko (Nafarroa) Anaitasuna taldearekin fitxatu du. Hasiera batean, urtebeterako sinatu du kontratua, 2026ko ekainaren 30era arte. Iruñeko eskubaloi klubaren Urrezko Ohorezko mailan arituko da (Espainiako emakumeen eskubakoiko bigarren mailan), eta klubak talde horretarako ezarritako helburuak betetzen laguntzea izango du lana. 

2006an Zumaian jaioa, bere 1,88 metrorekin etorkizun handia duen atezaina da Saez. Pulpo Eskubaloiko harrobian hasitako jokalaria, jubenil mailako Munduko txapeldun izan da Espainiako selekzioarekin. 2024an fitxatu zuen Bera Berarekin, eta datorren denboraldian Anaitasunarekin arituko da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide