Errioko txalupa zerbitzuan etenak egingo dituzte bihar eta etzi, marea biziengatik

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 11

Errioko txalupa zerbitzua.

Marea biziak direla-eta, moila eta Sarauneko zabalgunea lotzen dituen txalupa zerbitzua etengo dute ordu batzuetan. Moila eta Santiago artekoak bere horretan jarraituko du. 

Errioko txalupa zerbitzuak Txomin Agirre kaia, Sarauneko zabalgunea eta Santiago hondartza lotzen ditu. Herritar askok hondartzara joateko erabiltzen dute txalupa, baita bisitariek errioaren bestaldeko aparkalekutik herrigunera inguratzeko. 

Bada, marea biziak dira egunotan, eta ontziek zailtasunak izaten dituzte errioaz bestaldeko pantalanera inguratzeko. Hori dela eta, datozen bi egunotan, asteartean zein asteazkenean, zerbitzuak etenaldiak izango dira moila eta kirol portuaren artean, eguerditik arratsaldeko lehen ordutara arte. Hala, bihar 12:00etatik 15:00etara egongo da zerbitzua etenda, eta etzi, asteazkenez, 12:30etik 15:30era. Udalak jakitera eman duenez, moila eta Santiago arteko zerbitzuak bere horretan jarraituko du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide