Arritokieta kalea trafikoarentzako itxiko dute bihar goizez

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 11

Arritokieta kalea. (Juan Luis Romatet)

Komentuko lorategiko lanak direla eta, autoen joan etorrirako itxiko dute kalea; oinezkoentzako, aldiz, zabalik egongo da. 

Aurrera doaz Komentuko lorategia bermoldatzeko lanak. Lorategiko terrazetako batetan porlana jarriko dutela-eta, komentuko hesiaren albotik jaisten den Arritokieta kalea trafikoarentzako itxiko dute. Lanak goiz partean egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera goizeko 08:00etatik eguerdiko 12:00era bitartean itxoko dute bidea autoentzako. 

Udalak argitu du denbora horretan oinezkoen joan etorriak baimenduko dituztela. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide