San Roke jaiak ospatuko dituzte Deban aste honetan bertan. Zumaiatik Debako festetara joan nahiko duten lagunen joan-etorria errazteko gaueko autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek. Ostegun, ostiral, larunbat eta igande gauetan izango dira aipatu busa Deba, Itziar eta Zumaia artean.
Ordutegiak honakoak izango dira:
- Deba-Itziar-Zumaia: 01:00, 03:00, 05:00 eta 07:00etan.
- Zumaia-Itziar-Deba: 01:30, 03:30 eta 05:30ean.
Deban Alameda kafetegia pareko geralekuan hartuko ditu bidaiaria, Itziarren N-634 errepidean, jatetxe parean, eta Zumaian Patxita Etxezarreta kaleko geralekuan.