Annette eta Janire Gonzalez Etxabarri lehenen eta bigarren izan dira Kornuallesen

Juan Luis Romatet

Anette Gonzalez Etxebarri surfean, Kornuallesen. (WSL/Laurent Masurel)

Ahizpa zumaiarrek Boardmasters 2025 txapelketako finala jokatu zuten igandean, Kornuallesen (Erresuma Batua). Ahizpa gaztea nagusitu zen, azken segundoetan hartutako olatuei esker. 

Zumaiarrak nagusi izan ziren joan zen astean Kornuallesen (Erresuma Batua) jokatutako Boardmasters 2025 surf txapelketan. Qualifying Series (QS) zirkuituko proba puntuagarria izan zen hura, eta emakumeetan, open kategorian, aurreko fase guztiak gaindituta, Annette eta Janire Gonzalez Etxabarri ahizpa zumaiarrak neurtu ziren. 

Ezin berdinduagoa izan zen finala. Janire Gonzalez Etxabarri aurretik zen 15.17 punturekin, baina finala amaitzear zela, azken 30 segundotan, 8.33 puntu eman zizkion olatua hartu zuen Annette ahizpak. Amaieran, 15.26 puntu lortu zituen Anettek, era horretan Boardmasters 2025 txapelketa irabaziz. 

Kornualleseko hitzorduan lortutako puntuei esker, QSko buruan jarri da Annette Gonzalez Etxabarri, 3.220 punturekin. Sailkapenean bigarren da Janire Gonzalez Etxabarri 3.120 punturekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide