Anton Egigurenen lanak ikusteko azken egunak Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 13a

Anton Egiguren artista zumaiarraren lanak daude ikusgai egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa igande iluntzera arte bisitatu ahal izango da Erribera kaleko aretoan. 

Margoez, argazkiz eta marrazkiez osatutako bilduma prestatu du Anton Egiguren artista zumaiarrak Alondegiko Oxford aretoan ondutako erakusketarako. Hormetan zintzilikatutako lanez gain, bi proiekzioen bidez bere artelanak ikusteko aukera ere eskaini die Erriibera kaleko aretora bertaratu diren bisitariei. 

Abuztuaren hasierarekin batera zabaldu zuen herritarrak erakusketa bere jaioterrian, eta datorren igandean, iluntze partean, itxiko ditu ateak, abuztuaren 17an, hain zuzen. Erakusketa arratsaldero dago zabalik, 18:30etik 20:30era. Ostiralean, larunbatean eta igandean ere bisitatu ahal izango da eguerditan, 12:30etik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide