Gospel kontzertu solidarioa izango da etzi Aba Taanoren eskutik parrokian

Aiora Arriola

Aba Taano musika taldea.

Etzi, ostiralez, 20:00etan hasiko da emanaldia San Pedro parrokian.

Etzi, ostirala, abuztuaren 15a, Aba Taanok Gospel kontzertu solidarioa eskainiko du San Pedro parrokian, 20:00etatik aurrera. Emanaldiaren amaieran, dohaintza eskatuko zaie Parrokira bertaratuko diren entzuleei.

Aldizka bidaiatzen duten bost ugandarrez osatua dagoen taldea da Aba Taano: Ssenteza Derrick baxu jotzaile eta zuzendaria; Nabbaale Harriet mezzosopranoa; Katsesigye Christian baritonoa; Kimeze Joshua, tenorra, eta Kiyemba Rogers baxu jotzailea.

Gospela, kantu afrikarra, popa eta a capella abesten jarduten dira guztien artean, eta aldi berean, antzeztu egiten dute musika desberdin bat eskainiz.

Musika solidario hau eginez, beraien helburua bizitzak salbatzea da. Ugandako gazteei lagundu nahi diete proiektu honekin, beraiek bizitza profesional duina izan arte hezkuntzan eta errehabilitazioan sostengua emanez.

2008. urtetik dabiltza Europako agertoki handienetan ehunka kontzertu egiten, eta, ordutik, nazioarteko hamaika sari irabazi dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide