'Jurassic World. El renacer' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 15a

Gaurtik astelehenera bitartean emango dute filma Zumaiako zinema aretoan. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Jurassic World sagaren film berria emango dute asteburuan Aita Mari aretoan. Oraingo honetan, El renacer izenburuarekin dator, eta istorioak kontatzen duenari egiten dio ohore. Izan ere, uharte debekatu batean, bizirik dauden espezie askotako dinosauroak topatuko dituzte, nahiz eta  Lur planetaren ekologiak dinosauroentzat jasangaitza izan.

Gareth Edwards zuzendari galestarrak landutako filma da honakoa, eta ondorengo aktore taldea izan du alboan: Scarlett Johansson, Jonathan Bailey, Mahershala Ali, Rupert Friend eta Manuel Garcia-Rulfo.

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean. Sarrerak leihatilan izango dira salgai, baina aurrez erosteko aukera izango da, sarrerakzumaia.eus webgunearen bitartez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide