Bero bolada baten atzetik beste bolada bat dator. Datozen egunotan 30 gradotik gorako tenperaturak neurtuko dira euskal kostaldean. Bihar bertan 37 grado izango direla aurreikusi du Euskalmetek. Horren aurrean, herritarrei gomendatzen zaie beroaren aurrean prebentzio-neurriak hartzea, bereziki haurrek, adinekoek eta osasun-arazo kronikoak dituzten pertsonek.
Bero handiaren aurrean, arrisku handiena beroari etengabe esposatuta egoteagatik eta hidratazio falta izateagatik gertatzen da. Egoera honen aurrean, Zumaiako Udalak herritarrei dei egin die ondorengo gomendioak jarraitzeko, eta prebentzioa lehenesteko.
- Hidratazioa: Edan ura eta likidoak maiz, egarria izan aurretik ere.
- Elikadura arina: Jan entsaladak, barazkiak eta frutak.
- Arropa: Erabili arropa arina eta transpiragarria.
- Eguzkitik babesa: Ez egin jarduera fisiko handirik bero gehien egiten duen orduetan; atera behar bada, eraman kapela edo zapia, bilatu itzala eta babestu burua.
- Etxea fresko mantendu: Itxi leihoak eta persianak bero gehien egiten duen orduetan, eta ireki freskoago dagoenean aireztatzeko.
- Gorputza freskatu: Beroa nabarituz gero, busti gorputza ur freskoarekin edo jarri eskuak eta oinak ur hotzean.
- Talde kalteberen zaintza: Arreta berezia jarri haurrei, adinekoei eta gaixotasun kronikoak dituztenei. Ez utzi inoiz inor edo animaliarik aparkatutako auto baten barruan.
Beroa dela eta osasun arazoren bat izanez gero, larrialdietako 112 telefono zenbakira deitzea animatu du udalak.