Olagarro Eguna 2025

Olagarro Eguneko azokan postua jartzeko izen ematea zabaldu dute

Intza Trula

Iazko azokako irudia. (Intza Trula)

Olagarro Eguna irailaren 20an ospatuko dute aurten. Goizean zehar azoka bisitatzeko aukera egongo da, eta itsasoarekin lotutako produktuak aurkitu ahal izango dira bertan.

Zabaldu dute Olagarro Eguneko azokan izena emateko epea. Irailaren 20an egingo dute aurtengo olagarroaren bueltako festa, eta ohikoa denez, itsasoarekin lotutako produktuen azoka egingo dute bertan.

Hori hala, azokan parte hartu nahi dutenek Zumaiako Udalaren webgunean eman beharko dute izena: www.zumaia.eus webgunean, hain zuzen ere.

Azokaz gainera, herri bazkaria ere izango da egun horretan, eta olagarro brotxetak dastatzeko aukera ere izango dute herritarrek zein bisitariek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide