Haurrek hondarrarekin eskulturak egiten ikasteko bigarren saioa eskainiko du etzi Andoni Bastarrikak. Lehenengoa bezala, bigarrena ere Santiago Hondartzan izango da, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Ordea, euria egingo balu, Torreberrin egingo lukete jarduera.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea, eta bertaratzen direnek dortokak, izurdeak, itsasoko izarrak nahiz gazteluak egiten ikasiko dute.