Abuztua amaitzeko, Mi postre favorito filma botako dute asteburuan zehar Aita Mari aretoan. Zehazki, ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean proiektatuko dute filma, lau aldiz. 19:30ean izango dira emanaldi guztiak.
Iaz estreinatutako filmak Mahin du protagonista, 70 urteko emakume bat. Senarra hil eta alaba Europara joan zitzaionetik bakarrik bizi da, eta bere bakardadean aurre egin behar dio inguru kontserbadoreak ezartzen dizkion espektatibei. Testuinguru horretan ezagutuko du Faramarz taxi gidaria.
Hemen erosi daitezke sarrerak.