Bihar ekingo diete Oikiako San Bartolome jaiei

Intza Trula 2025eko abuztuaren 21a

Iazko San Bartolome jaietako irudi bat. (Ihintza Elustondo)

Txupinazoa botako dute arratsaldean, festei hasiera emateko, eta jarraian asto probak, herri afaria eta erromeria izango dira auzoan.

Bihar arratsaldean murgilduko dira Oikian San Bartolome jaietan, txupina botaz. 17:30ean jarri dute horretarako hitzordua, eta ordu erdi geroago asto probak ikusteko aukera egongo da. Iluntzean, berriz, herri afarirako elkartuko dira, eta erromerian gerriak astinduz agurtuko dute festetako lehen eguna.

Aurtengoan, abuztuaren 28ra arte luzatuko dituzte jaiak, nahiz eta egitarauaren zati handiena hilaren 25era bitartean izango den.

Egitaraua

Bihar, ostirala

  • 17:30. Festei hasiera emateko txupinazoa. 
  • 18:00. XXXIII. asto probak: Peio, Artabilla eta Ibai.
  • 21:30. Herri afaria.
  • Jarraian, Laka eta Lutxordiorekin erromeria.

Etzi, larunbata

  • 11:00. III. Artisau azoka.
  • 12:00. Bertso-poteoa Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin.
  • 18:30. Sagardo dastaketa.
  • Arratsaldean, Slapaie elektrotxaranga giroa alaitzeko.
  • 23:00. Obaneuke taldearekin erromeria. 
  • Ondoren, DJ Indate.

Abuztuak 24, igandea: San Bartolome Eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Herriko edadetuei omenaldia frontoian.
  • Jarraian, pilota partida: I. Egiguren-A. Apezetxea / Orbegozo-Albeniz.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia. Aizkolariak, Jexux Mujika-Ugaitz Mugerza eta Eloy Kortxero-Hodei Ezpeleta. Ondoren, idi probak: Etxabe eta Areta.
  • 23:00. Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.

Abuztuak 25, astelehena: Umeen eguna

  • 10:00-14:00. Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak.
  • 14:00. Umeen bazkaria. 
  • 15:30. XVII. Karrikotxe jaitsiera.
  • 17:00-18:30. Ekintza ezberdinez osatutako guneak: ur-jolasak, herri-kirolak, eskulanak, abileziak, photocalla.
  • Ondoren, txokolatada.
  • 21:00. IV. Zokormazo afaria.
  • 22:00. Gauargi taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 28, osteguna: San Agustin eguna

  • Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak.
  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • 18:30. Murgildu euskal mitologia eta inauterien mundu magikoan.
  • 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 23:30. Akelarrea. 
  • Gauerdian, txin-txin herrikoia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide