80ko hamarkadako dantza emanaldian zumaiarrak parte hartzera gonbidatu ditu Astinduk

Mireia Galarza Bastida 2025eko abuztuaren 22a

Queen-en inguruko musika eta dantza emanaldia eskaini zuten duela urte batzuk. (Artxiboa)

Zehazki, interesa dutenek astindu.zde@gmail.com helbidera idatzi edota 623 228 665 telefonora deitu beharko dute. 

Datorren urteko urtarrilaren 24an egingo dute, urtero bezala, Astinduk gai ezberdinen inguruan antolatzen duen dantza emanaldia. Aurtengoa 80ko hamarkadako dantzen bueltakoa izango da, eta dantza taldeak herritarrak gonbidatu nahi ditu ekimenean parte hartzera. Zehazki, uztailean ireki zuten izena emateko epea, baina oraindik zabalik jarraitzen du tarte horrek, hilabete hau amaitzen den arte. Zehazki, interesa dutenek astindu.zde@gmail.com helbidera idatzi edota 623 228 665 telefonora deitu beharko dute. 

Taldeak azaldu duenez, 16 urte baino gehiago dituztenek izango dute emanaldian parte hartzeko aukera, eta entseguak ostiraletan egingo dituzte 18:00etatik 20:00etara. Bazkideentzat doakoa izango da, baina ez direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu eta entseguetara joateko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide