Hareazko eskulturen tailerra egin dute goiz partean, Andoni Bastarrikaren gidaritzapean

Intza Trula 2025eko abuztuaren 22a

Eguraldia lagun, Santiago hondartzan egin ahal izan dute tailerra, eta dozenaka umek parte hartu dute bertan.

Eguraldiak ateri eutsi dio gaur goizean, eta aurreikusi bezala egin ahal izan dute hareazko eskulturak egiten ikasteko tailerra, Santiago hondartzan. Andoni Bastarrikak eskaini du saioa, eta bertaratu diren dozenaka haurrek hondarrezko animaliak eta bestelako formak egiten ikasi dute bertan; hala nola izurdeak, dortokak eta karramarroak egin dituzte hondarretan.

(Argazkiak: Kultura Zumaia) 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide