San Bartolome jaietan murgildu dira arratsaldean oikiarrak, eta, gainera, modu hunkigarri batean egin dute: Arantxa Ugartek aitortza beroa jaso du festei hasiera emateko txupinazoa bota aurretik.
Festa batzordeko kideek azaldu duten moduan, Oikiako historiaren inguruan asko aztertu du Ugartek, eta lan handia egin du bildutako guztia gainerakoei helarazten. Halaber, une oro oikiarrei zein bertara bizitzera joan diren guztiei laguntzeko prest dagoela ere gehitu dute.
Txupina bota aurretik, Ugarteren familiakoek aurreskua dantzatu dute, eta jai batzordeko kideek zenbait bertso abestu dizkiote protagonistari. Behin suziria botata, asto probei ekin diete, eta iluntzean herri afaria izango da. Eguna amaitzeko, Laka eta Lutxordiorekin erromeriaz gozatzeko aukera izango da plazan.
Abuztuaren 28ra arte luzatuko dituzte jaiak, eta ondorengoa da datozen egunetarako egitaraua:
Bihar, larunbata
- 11:00. III. Artisau azoka.
- 12:00. Bertso-poteoa Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin.
- 18:30. Sagardo dastaketa.
- Arratsaldean, Skapaie elektrotxaranga giroa alaitzeko.
- 23:00. Obaneuke taldearekin erromeria.
- Ondoren, DJ Indate.
Etzi, igandea: San Bartolome Eguna
- 11:00. Meza.
- 12:30. Herriko edadetuei omenaldia frontoian.
- Jarraian, pilota partida: I. Egiguren-A. Apezetxea / Orbegozo-Albeniz.
- 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
- 17:30. Herri kirol jaialdia. Aizkolariak, Jexux Mujika-Ugaitz Mugerza eta Eloy Kortxero-Hodei Ezpeleta. Ondoren, idi probak: Etxabe eta Areta.
- 23:00. Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.
Abuztuak 25, astelehena: Umeen eguna
- 10:00-14:00. Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak.
- 14:00. Umeen bazkaria.
- 15:30. XVII. Karrikotxe jaitsiera.
- 17:00-18:30. Ekintza ezberdinez osatutako guneak: ur-jolasak, herri-kirolak, eskulanak, abileziak, photocalla.
- Ondoren, txokolatada.
- 21:00. IV. Zokormazo afaria.
- 22:00. Gauargi taldearekin dantzaldia.
Abuztuak 28, osteguna: San Agustin eguna
- Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- 14:30. Paella jana.
- Bazkalondoren, bingoa.
- 18:30. Murgildu euskal mitologia eta inauterien mundu magikoan.
- 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak.
- 23:30. Akelarrea.
- Gauerdian, txin-txin herrikoia.