Atzo arratsaldean zabaldu zuten Oxford aretoan Diego Malcorrak eta Ane Adanek ondutako Zu arrosetara eta ni hortensietara erakusketa. Irailaren 9ra arte egongo da bisitatzeko aukera, eta, bertan, bi autoreen margolanak ikusi ahal izango dira.
Malcorraren eta Adanen esanetan, erakusketa "begiratzeko eta margotzeko bi moduren arteko elkarrizketa da". Gehitu dutenez, margolanek topaketez, ohiturez, leku arruntez eta begirada propioez hitz egiten dute, zintzotasunez, "buelta gehiegi eman gabe". Ondorengoa gehitu dute: "Hemen dagoena gu garena da: sentitzen dutenetik eta dauden lekutik margotzen duten bi pertsona".
Erakusketa egunero egongo da irekita, 18:30etik 20:30era. Asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara ere egongo da zabalik.
(Argazkiak: Mireia Galarza Bastida)