Giro ederra sanbartolomeetako sagardo dastaketan

Intza Trula 2025eko abuztuaren 24a

Sagardoa dastatzeko aukera izan zuten atzo Oikian, eta Skapaie elektrotxaranga arduratu zen musikaz. Festetako hirugarren eguna dute gaur oikiarrek; besteak beste, meza, omenaldia eta pilota partida dituzte egitarauan.

Goizeko artisauen eta bertso poteoaren ondoren, arratsaldean jarraitu zuten sanbartolomeek Oikian, sagardo dastaketarekin. Gainera, Skapaie elektrotxarangaren emanaldiak girotu zuen plaza, eta, beraz, bertan zeudenek sagardoa dastatzeaz gainera, dantzarako aukera bikaina ere izan zuten.

Iluntzean ere izan zer gozatua: Obaneuke taldeak erromeria eskaini zuen Oikiako plazan festetarako jarritako oholtzan, eta gero DJ Indateren saioa izan zen.

Mezarekin hasiko dute gaurko eguna, jaietako hirugarrena. Jarraian, herriko adinekoek aitortza jasoko dute frontoian, eta amaitzean Egiguren I.ak eta A. Apezetxeak Orbegozoren eta Albenizen aurkako partida jokatuko dute.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gaur, igandea: San Bartolome Eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Herriko edadetuei omenaldia frontoian.
  • Jarraian, pilota partida: I. Egiguren-A. Apezetxea / Orbegozo-Albeniz.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia. Aizkolariak, Jexux Mujika-Ugaitz Mugerza eta Eloy Kortxero-Hodei Ezpeleta. Ondoren, idi probak: Etxabe eta Areta.
  • 23:00. Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.

Bihar, astelehena: Umeen eguna

  • 10:00-14:00. Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak.
  • 14:00. Umeen bazkaria. 
  • 15:30. XVII. Karrikotxe jaitsiera.
  • 17:00-18:30. Ekintza ezberdinez osatutako guneak: ur-jolasak, herri-kirolak, eskulanak, abileziak, photocalla.
  • Ondoren, txokolatada.
  • 21:00. IV. Zokormazo afaria.
  • 22:00. Gauargi taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 28, osteguna: San Agustin eguna

  • Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak.
  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • 18:30. Murgildu euskal mitologia eta inauterien mundu magikoan.
  • 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 23:30. Akelarrea. 
  • Gauerdian, txin-txin herrikoia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide