Denboraldi aurreko partidetan nagusi izan dira Zumaiakoko taldeak

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 25a

Zumaiakoko emakumeen lehen taldeko jokalariak, aurreko denboraldi amaierako partida batean. (Zumaiako FT)

Irailaren 14an ekingo diote futbol denboraldi berriari Zumaiakoren maila goreneko bi taldeek, eta astebete beranduago beste guztiek. Denboraldi aurreko partidak jokatzen dabiltza egunotan. 

Irailean abiatuko den denboraldian jarri du mira Zumaiako Futbol Taldeak. Aurreko denboraldia bikaina izan zen Zumaiakorentzako: emakumeen lehen taldeak Euskal Ligara igotzea lortu zuen, eta gizonetan goiko postuetan amaitu zuten denboraldia. 

Aurtengora begira, hamasei talde zelairatuko ditu Zumaiakok, hamabi gizonetan –iazkoan baino bat gehiago– eta lau emakumeetan. Horiei futbol eskolako taldeak gehitu behar zaizkie. Beraz, mugimendurik ez da faltako Aita Mari futbol zelaian datorren hiletik aurrera. Emakume zein gizonetako lehen taldeek irailaren 14an ekingo diete ligako partidei, eta gainontzeko taldeek astebete beranduago. 

Denboraldi aurreko partidetan murgilduta dabiltza egunotan. Pasa den larunbatean partida bana jokatu zituzten Euskal Ligan lehiatuko diren emakumeek eta Ohorezko erregional mailan arituko diren gizonek. Emakumeek 1-2 irabazi zuten Erandaion Betiko neskak taldearen aurka, eta gizonek 2-3 Mutrikuren aurkako norgehiagoka. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide