Astelehenean hasiko ditu Zumaia Cuban Boxingek denboraldi berriko jarduerak

Juan Luis Romatet

Boxeo borrokaldia, Aitzuri frontoian. (Soraya Lopez)

Helduen klaseak hasiko dituzte datorren astetik aurrera. Umeen klaseen informazioa aurrerago emango ditu Zumaiako boxeo klubak. 

Abuztu amaierarekin batera bueltan dira herriko kluben jarduerak. Ruben Arredondok zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak datorren astelehenean hasiko ditu denboraldi berriko jarduerak. Hasieran, helduekin egingo du lan; haurren ordutegia aurrerago emango dituela ere iragarri dute.

Hala, goizeko klaseak astelehenetan eta asteazkenetan emango dituzte, 10:45etik 11:45era, Lubaki kiroldegian. Arratsaldekoak, aldiz, astearte eta ostegunetan izango dira, 19:30etik 20:45era, Zumaiako Herri Eskolak Sagarbiden duen gimnasioan. 

Ostiral arratsaldetan ere boxeo saioak izango dira, baina horiek boxeo borrokaldietan lehiatuko direnei bakarrik zuzenduta daude. 19:00etatik 20:30era emango dituzte, Lubakin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide