Arritokietako ama birjinaren eguna da irailaren 8a, eta haren bueltan bederatziurrena egingo dute abuztuaren amaieran hasi eta egun horretara bitartean. Egun horietan, errezuak eta elizkizunak izango dituzte Arritokietako ermita eta San Pedro Parrokiaren artean. Ohi bezala, Arritokietako egunaren bezperan, irailaren 7an, elizkizunaren ondoren, Antonio Trueba zumaiarrak konposatu zuen Salbea abestuko dute.
Arritokietako bederatziurrenaren ordutegiak honakoak izango dira:
