Haurrei zuzendutako filma emango dute datorren asteburuan Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean, Hartz-hatzapar kanpamentua filma emango dute Zumaiako aretoan. Saioak 17:00etan izango dira, eta sarrerak aurrez eskuratu daitezke hemen.
Filmak Maiaren istorioa kontatzen digu. Maia neskato irudimentsu eta zalapartatsu bat da eta Jan kaleko mutiko beldurtiarekin batera, elkarrekin, eraikitzaile xelebre batek mehatxatutako udalekua salbatzeko erlojuaren kontra borrokatuko dute.
Horretarako, asko kostata, hartz bat bilatuko dute, oraindik haranean bizi dela uste baitute. Abentura ausart honetan Fritzek lagunduko die, arana eta bere animaliak salbatzeko taldearekin bat egingo duen mofeta dibertigarri eta marmartia.