Itxas-Gainen emaitza bikainak, atsedenik gabeko asteburuan

Juan Luis Romatet 2025eko abuztuaren 28a

Itxas Gaineko ordezkaritza Cinca ibaiaren jaitsieran. (Utzitakoa)

Piraguismoko lau hitzordutan hartu dute parte Itxas Gaineko piraguistek pasa den asteburuan. Lortutako emaitzak dira klubak egindako lan onaren erakusle. 

Atseden gutxi hartu ahal izan zuten Itxas Gain piraguismo klubeko kideek pasa den asteburuan, modalitate desberdineko lau probatan presente izan ziren eta. Piraguista batzuk Santoñan (Kantabria, Espainia) jokatutako itsas kayak proban aritu baziren, besteak Aragoira joan ziren, Mequinenzako urtegira, han jokatu ziren txapelketetan eta jaitsieratan parte hartzera. 

Larunbat goizean Santoñan izan ziren, itsas kayak proban parte hartzen. Guztira 30 talde aritu ziren, eta taldekako sailkapenean hirugarren izan ziren Zumaiakoak. Lortutako emaitzak honakoak izan ziren:

  • SS1 beterano -50 kategorian, Iñaki Unanue 4. eta Iosu Agirrezabalaba, 7. 
  • SS1 beterano + 50 kategorian, Joxe Mari Villagarcia 1. eta Iosu Etxaniz 10.
  • SS2 gizonezko kategorian, Dani Gonzalez eta Bibi Olaizola, 6.

Larunbatean baita ere, baina Aragoiko Mequinenza urtegian, master kategoriako Espainiako txapelketak jokatu zituzten. Goizez, sprint modalitatean aritu ziren, 500 metroko distantzia eginez. 26 klub aritu ziren eta laugarren izan zen Itxas Gain. Klubeko piraguistek honako emaitzak lortu zituzten:

  • Gizon beteranoak 35- 39 k1: Iñigo Lois 1. eta Iñaki Fernandez 2.
  • Gizon beteranoak 45-49 k1: Oier Aizpurua 3.
  • Emakume beteranoak k1: Maite Etxabe 1.
  • Beteranoak mistoak k2: Maite Etxabe-Eñaut Aizpurua 1.
  • Gizon beteranoak -50 k2: Oier Aizpurua-Iñaki Fernandez 2.

Zapatuan bertan, baina arratsaldez, maratoi laburreko txapelketa jokatu zuten. 3.000 metroko distantzia egin zuten, eta parte hartu zuten 24 kluben artean lehenak izan ziren zumaiarrak. Honako emaitzak lortu zituzten:

  • Gizon beteranoak 35-39 k1: Iñaki Fernandez 1. eta Iñigo Lois 2.
  • Gizon beteranoak 45-49 k1: Oier Aizpurua 2. eta Eñaut Aizpurua 5.
  • Emakume beteranoa 45-49 k1: Maite Etxabe 1.

Igandean, berriz, Cinca ibaiaren jaitsieran aritu ziren. 30 taldetik gora lehiatu ziren, eta laugarren izan ziren Zumaiakoak, honako emaitzak lortuz:

  • Maila absolutoan k1: Asier Aizpurua 1.
  • Maila absolutoan k2: Oier Aizpurua-Iñaki Fernandez 2.
  • Emakume senior k2: Josefa Molina-Maite Etxabe 1.
  • Kadete misto K2: Josu Urbistondo-Uxue Ezenarro 2.
  • Emakume kadete k2: Maddi Olaizola-Amaia Aizpurua 2.
  • Gizon beterano 45-49 k1: Oier Aizpurua 3.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide