Lurraldebuseko autobusak moilan sartuko dira berriro bihartik aurrera

Juan Luis Romatet

Lurraldebuseko autobusa, moila parean. (Juan Luis Romatet)

Udako sasoia bukatzear, Zumaia eta Donostia lotzen dituzten Lurraldebuseko autobusek bidaiariak hartu eta utziko dituzte Txomin Agirre kaiko geralekuetan bihartik aurrera. 

Herrigunean trafiko arazoak gutxitu nahian, Zumaia eta Donostia arteko autobusak ez dira ekainetik moilan sartu. Denbora horretan, Txomin Agirre kaiko geralekuak kendu eta Patxita Etxezarretakoak bakarrik erabili ahal izan dira. 

Bihartik, egoera normaltasunera itzuliko da, eta UK09, UK10 eta UK11 lineetako autobusek bidaiariak hartuko edo utziko dituzte Txomin Agirre kaiko geralekuetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide