Beheko plaza, bertako eta garaiko produktuen erakusleiho

Maria Maya Manterola

Bertako produktuak ekoizleen eskutik erosi eta, Miriam Chefintegrativaren eskutik, ekoerrezetak ezagutzeko aukera izan dute goiz partean Beheko plazara gerturatutakoek.

Udako azoka ekologikoa izan da gaur Eusebio Gurrutxaga plazan. 10:00etatik 14:00ak bitarte, dozenaka ekoizleren produktuak ezagutu eta erosteko aukera izan dute zumaiarrek han. Miriam Chefintegrativarekin, gainera, ekoerrezetak ezagutzeko parada ere izan da, zuzenean aritu baita bertako eta garaiko produktuekin kozinatzen. 

Gipuzkoan Biolurrek antolatzen duen azoka, aurretik Zarautzen izan da eta irailean Azpeitian ere izango da, hilaren 21ean, hain zuzen. Azoken helburua elikagai ekologikoak ikusaraztea eta dagoen aniztasun eta kalitatea plazaratzea da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide