Aurreko urteetan egin bezala, irailaren 7an Antonio Trueba konpositore zumaiarrak 1884. urtean sortu zuen Salbea abestuko du San Pedro abesbatzak Arritokietan. Errosarioaren eta elizkizunaren ondoren abestuko dute obra hori.
Abesbatzak haiekin batera abestera gonbidatu ditu zumaiarrak, eta horretarako, entsegu bat egingo dute aurrez. Irailaren 2an izango da, asteartea, 20:00etan Arritokietan bertan.