Olagarro Eguna 2025

Olagarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera asteartera bitarte egin daiteke

Maria Maya Manterola

Olagarro Eguneko azoka, iaz. (Intza Trula)

Itsasoarekin lotutako produktuen azoka izango da goiz partean Beheko plazan. Postua jartzeko eskaera asteartea baino lehen egin beharko dute interesdunek.

Irailaren 20an egingo dute aurtengo olagarroaren bueltako festa, eta ohikoa denez, itsasoarekin lotutako produktuen azoka izango da goiz partean Beheko plazan.

Azokan parte hartu nahi dutenek Zumaiako Udalaren webgunean eman beharko dute izena: www.zumaia.eus webgunean, hain zuzen ere. Asteartea (irailaren 2a) izango da izena emateko azken eguna.

Azokaz gain, herri bazkaria ere izango da egun horretan, eta olagarro brotxetak nahiz olagarroa patatekin dastatzeko aukera ere izango dute herritarrek zein bisitariek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide