Hirugarren egin du Annette Gonzalez-Etxabarrik Galizian jokatutako txapelketan

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 1a

Annette Gonzalez-Etxabarri. (Bat Basque Team)

Qualifyng Series zirkuituko hirugarren hitzordua jokatu dute pasa den astean Galizian. Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak finalerako txartela lortuta, hirugarren egin zuen azkenean. 

Galizian jokatu dute pasa den astean Qualifying Series (QS) zirkuituko hirugarren txapelketa. Aurretik, Lacanaun (Frantzia) eta Kornuallesen (Erresuma Batua) izan zituzten hitzorduak surflariek, eta Galizian jokatutako ABANCA Pantin Classic Galicia Pro txapelketak hartu du lekukoa. Bi metroko olatuen gainean aritu dira surflariak dantzan. 

Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak, larunbatean jokatu zuten finalera sailkatzea lortu zuen. Ez zuen olatu onik hartu ahal izan, eta finalean hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Lacanaun ere irabazle izan zen Anat Lelior gailendu zen Galiziako olatuen artean. Txapelketa berean, Janire Gonzalez-Etxabarri finalerdietaraino heldu zen. 

Txapelketa horren ostean, Annette Gonzalez-Etxabarrik QS zirkuituko sailkapenean bigarren postura jaitsi da, Galizian irabazle izan den Leliorrek hartu baitu burua, 6.000 punturekin. Bigarren da Annette Gonzalez-Etxabarri, 5.660 punturekin, eta hirugarren ahizpa Janire 4.800 punturekin. 

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide