Zumaia eta Donostia arteko autobusen zerbitzua errefortzatuko du Lurraldebusek

Juan Luis Romatet

Lurraldebuseko autobusa. (Juan Luis Romatet)

Udako sasoia amaitzear, Zumaia eta Donostia arteko UK10 linea errefortzatuko du Lurraldebusek gaurtik aurrera. 

Irailarekin batera, Zumaia eta Donostia AP-8 autobidetik lotzen duen UK10 autobus linearen errefortzua berrezarriko du Lurraldebusek. Zehazki, launa zerbitzu gehiago eskainiko ditu Zumaia-Donostia eta Donostia-Zumaia noranzkoetan. Honako ordutegietan izango dira errefortzuko zerbitzuak:

  • Zumaia-Donostia: 13:05, 14:05, 15:05 eta 18:05.
  • Donostia-Zumaia: 13:05, 14:05, 15:05 eta 18:05.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide