Herriko gazteak saltaka egitera animatu ditu Triatloi Taldeak

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 1a

Gaztetxoak saltaka.

Kimu eta infantil mailetako haurrei zuzendutako entrenamenduak antolatu ditu Zumaiako Triatloi Taldeak. Izena emateko azken eguna ostirala, hilaren 5a izango da. 

Aurreko denboraldietan egin bezala, Zumaiako Triatloi Taldeak haur eta gaztetxoei zuzendutako korrikako entrenamendu saioak antolatu ditu. Jarduera horiekin, gaztetxoak saltaka egitera animatu nahi ditu herriko triatloi elkarteak. 

Entrenamendu horiek kimu (2014-2015) eta infantil (2012-2013) kategorietako haurrei zuzenduta daude. Irailaren 16an ekingo diote martxoaren 26ra arte iraungo duen denboraldiari. Entrenamendu saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 16:45etik 17:45era bitartean.

Saio horietarako izen ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com edo inskripzioakztt@gmail.com helbideetara idatzi daiteke. Telefonoz ere izena eman daiteke 665 70 36 88 edo 652 75 65 09 telefono zenbakietara deituta. Urteko kuota 100 eurokoa izango da, eta izen emate epea datorren ostiralean, irailaren 5ean itxiko dute. 

Klubak jakitera eman duenez, kadete edo goragoko mailetan aritzeko federatzeko aukera ere eskaintzen du Zumaiako Triatloi Taldeak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide