Gazako genozidioa salatzeko mobilizazioa izango da ostiralean

Maria Maya Manterola

Aurtengo apirileko elkarretaratze bateko irudia. (Juan Luis Romatet)

Kazola-jotzea egingo dute, Gazaren aurkako sarraskia salatzeko. Gernika-Palestina egitasmoak Euskal Herri osoko herri eta auzoetan deitu ditu mobilizazioak.

Genozidioa stop! lelopean, mobilizazioak deitu ditu Gernika-Palestina egitasmoak Euskal Herriko herri eta auzoetan ostiral honetan, hilaren 5ean. Zumaian ere Gazaren aurkako sarraskia salatzera aterako dira kalera: Saregile plazan kazola-jotzea egingo dute 19:00etan. 

Palestinarekiko elkartasuna adierazi nahi duen oro gonbidatu dute mobilizaziora, eta zarata egiteko tresnak eramateko deia egin dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide