Hasieratik bukaerara berak ondutako lehen liburua aurkeztuko du aurki Irene Irureta (Zumaia, 1989) ilustratzaileak. Pop-up motako lehen euskarazko liburua ere bada, gainera. Geoparkearekin elkarlanean egin du prozesua, eta Zumaiako Udalaren beka jaso du liburua gauzatzeko. Flyscha du gaitzat.