Iñaki Espillaren oroimenezko elkarteen arteko 71. arrantza lehiaketa jokatuko dute urriaren 12an, Zumaian. Anade arrantza elkarteak antolatutako jarduera goiz partean egingo dute, 8:30etik 13:00etara bitartean, Urolaren itsasadarrean. Arbustaingo arranplatik paol muturrera arteko tartean egin ahal izango dute arrantza, baita Orroaga parean ere. Lehiaketa heriotzarik gabekoa izango da, eta jaurtiketako modalitatean egingo dute.
140 parte hartzaile inguru izango direla aurreikusi du Anadek. Partaide izateko, Arrantza Federazioko lizentzia eduki beharko da nahitaez.
Interesdunek izena eman dezakete jada posta elektroniko bidez s.anade@anade.eus helbidera idatzita. Postuan zozketa egingo da aurretik eta bakoitzak bere postuan hasi beharko du lehiaketa. Gero postu libretara mugitu ahal izango da. Sari banaketa 13:45ak aldera egitea aurreikusi dute.