Tren zerbitzua areagotuko du Euskotrenek Kontxako bi igandeetan

Juan Luis Romatet

Trena Zarauzko geltokira hurbiltzen. (Juan Luis Romatet)

Ohikoak baino tren gehiago jarriko ditu Euskotrenek Kontxako estropada jokatuko duten bi igande goizetan, arraunzaleak Donostiara eramateko. 

Kontxako estropadak jokatuko dituzte irailaren 7an eta 14an, Donostian. Arraunzale kopuru handia bilduko da hiriburuan, eta jendearen joan-etorria errazteko tren zerbitzua areagotuko du Euskotrenek, aipatu bi igandeetan. Goizetan gehituko du zerbitzua; arratsaldez, bestela ere, ordu erdiro izango dira trenak Donostiatik bueltatzeko. 

Irailaren 7an eta 14an, goizez, honako orduetan izango dira trenak Zumaiatik Donostiara artean: 08:00, 08:30, 09:00, 09:11, 09:30, 10:00, 10:30 eta 11:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide