'Sin cobertura' eta 'Rescate congelado. Una pelicula de huevos' filmak, asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola

Ostiraletik astelehenera bitartean 19:30ean botako dute helduei zuzenduriko Sin cobertura filma. Igandean izango da, bestalde, haurrentzako animaziozko pelikula.

Asteburu honetan ere izango da Zumaian zinemaz gozatzeko aukerarik. Ostiraletik astelehenera bitartean, Sin cobertura film espainiarra botako dute egunero, 19:30ean. Filmak kontatzen du nola Rita gogaituta dagoen sakelakoen erabilerarekin. Desagerrarazi egingo ditu mugikorrak, baina ohartuko da Erdi Arora bidaiatu duela haren familiarekin. 

Haurrei zuzenduriko filma, berriz, igandean botako dute Aita Mariko zine aretoan, 17:00etan hasita. Toto oilar atseginak eta bere familiak orain arte oilarrak eta oiloak inoiz joan ez diren lekura bidaiatu beharko dute: hego polora, hartz zuri bati eta pinguino alai batzuei etxera itzultzen laguntzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide