Astelehenean hasiko dituzte haurrentzako boxeo klaseak

Juan Luis Romatet

Boxeoko guanteak.

Astelehen eta asteazken arratsaldetan izango dira haurrentzako saioak Herri Eskolaren gimnasioan. 

Helduen klaseen ondoren, haurren boxeo jardueren unea heldu da. Datorren astetik aurrera hasiko dira haurrentzako boxeo klaseak eskaintzen. Saioak astelehen eta asteazkenean emango dira, Zumaiako Herri Eskolak Sagarbideko eraikinean duen gimnasioan. 

Interesdunek 606 10 76 33 telefono zenbakira dei egin dezakete, izena emateko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide