Alondegiko erakusketa ikusteko azken egunak

Juan Luis Romatet

Malcorra eta Adanen erakusketako irudia. (Mireia Galarza Bastida)

Datorren asteartean itxiko ditu ateak Diego Malcorra eta Ane Adanen erakusketak Oxford aretoan. Zumaiako argazki lehiaketako lanen bildumak hartuko du lekukoa datorren astean.

Diego Malcorra eta Ane Adan artisten Zu arrosetara eta ni hortensietara erakusketa dago ikusgai egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, "begiratzeko eta margotzeko bi moduren arteko elkarrizketa" proposatu dute bi artisten haien lanen bitartez. 

Erakusketak datorren astearte iluntzean itxiko ditu ateak, baina oraindik ere bisitatzeko aukera izango da. Arratsaldez, 18:30etik 20:30era bitartean izango da zabalik. Larunbatean eta igandean eguerditan ere irekiko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara.

Zumaiako argazki lehiaketako sarituen eta aukeratutakoen bildumak hartuko du lekukoa aretoko programazioan, datorren ostegunetik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide