Neguko ordutegiarekin egingo dute lan Udal liburutegian gaurtik aurrera

Juan Luis Romatet

Liburutegiko ikasgela.

Uda sasoiko ordutegia atzean utzita, negukoa sartuko da indarrean Alondegiko Udal liburutegian, haurren liburutegian zein helduenean. 

Udazkena hurbiltzearekin batera, ordutegiak ere aldatzen hasiak dira udal zerbitzu batzuetan. Alondegia kultur etxean kokatzen den Udal liburutegiaren kasua da. Izan ere, gaurtik aurrera neguko ordutegiarekin egingo dute lan zerbitzu horretan. 

Honako ordutegia izango du liburutegiak aurrerantzean:

  • Haurren Liburutegia: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.
  • Helduen Liburutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide