Gogor gaitzetsi dute Zumaian ere Gazako genozidioa

Mireia Galarza Bastida 2025eko irailaren 6a

Herritarrek gogor gaitzetsi zuten Palestinan gertatzen ari dena, eta herrialde horretako banderak airean nahiz eskuartean, txistu, sirena eta zartagin hots etengabearekin salatu zuten egoera.

Genozidioa stop! Israelekin harremanak eten lelopean, mobilizazioak deitu zituen atzo Gernika-Palestina egitasmoak Euskal Herriko herri eta auzoetan. Beste hainbat txokotan bezala, Zumaian ere dozenaka herritar atera ziren Saregile plazara Israel eragiten ari den hilketa guztiak salatu eta kazola jotzearen bitartez protesta egitera. 

Herritarrek gogor gaitzetsi zuten Palestinan gertatzen ari dena, eta herrialde horretako banderak airean nahiz eskuartean, txistu, sirena eta zartagin hots etengabearekin salatu zuten egoera. Egindako irakurketan ere mezu hori azpimarratu zuten. 

Argazkiak eta bideoa: Maria Maya Manterola

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide