Bihar zabalduko dute izen ematea Forondako ikastaroetarako

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 8a

Foronda kultur etxea.

Irailaren 17ra arte eman ahal izango da izan, online, www.zumaia.eus webgunearen bidez. Ikastaroetan tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarrek izango dute lehentasuna.

Udazkenarekin batera, bueltan dira Foronda kultur etxean eskaintzen dituzten ikastaroak. Udaberriaren amaierara bitartean eskainiko dituzte ikastaroak eta tailerrak kultur etxean, eta haietarako izen ematea bihar bertan zabalduko dute. Interesdunek izena online emango dute, www.zumaia.eus webgunearen bitartez. Izena emateko azken eguna irailaren 17a izango da. Izena ematerako orduan ezinbestekoa izango da formularioan eranstea bankuko titulartasun agiria. Familia ugarien titulua erabili ahal izango da, soilik, Oinarrizko pintura haurrentzat ikastaroan. 

Ikastaroetan eskainiko diren tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarren izango dute lehentasuna; ondoren, zozketa egingo dute. Informazio gehiagorako, Alondegia kultur etxera jo daiteke, goizeko 09:30etik 14:00etara bitartean (943-86 10 56 / alondegia@zumaia.eus)

Honakoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak:

Pintura

  • Bi talde. 
  • Astelehena eta asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
  • Astearte eta osteguna, 15:00etik 16:30etara.
  • Prezioa: 218,60 euro.

Oinarrizko zeramika

  • Bi talde.
  • Astearte eta asteazkena.
  • Astearte eta asteazkena, 15:30etik 17:00etara eta 17:00etatik 18:30era.
  • Prezioa: 218,60 euro.

Zeramika aurreratua

  • Bi talde.
  • Asteartea, 09:00etatik 12:00etara.
  • Astearte eta asteazkena, 18:30etik 20:00etara.
  • Prezioa: 218,60 euro.

Yoga

  • Bi talde.
  • Astelehena eta asteazkena, 10:00etatik 11:30era eta 18:30etik 20:00etara.
  • Prezioa: 218,60 euro.

Oinarrizko pintura haurrentzat 

  • LH3-DBH4
  • Asteartea eta osteguna, 17:00etatik 18:00etara. 
  • Prezioa: 120,20 euro; familia ugarien kasuan, 87,40 euro.

Egur taila

  • Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Prezioa: 218,60 euro.

Yoga jubilatu eta pentsiodunentzat

  • Bi talde.
  • Astearte eta ostegunetan, 09:15etik 10:30era eta 10:45etik 12:00etara.
  • Prezioa: 101,85 euro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide