Gaur hasiko dituzte entrenamenduak Zumaiako arraunlari beteranoek

Juan Luis Romatet

Zumaiako beteranoak. (Juan Luis Romatet)

Arraunlari ohiei edo arraunean hasi nahi duten beteranoak aritu daitezke arraunean. Astean zehar hiru entrenamendu egingo dituzte. 

Denboraldi berrira mira jarri duen beste kirol elkarte edo talde bat Zumaiako arraunlari beteranoena da. Uztailaren amaieran bukatu zuten aurtengo denboraldia arraunlari beteranoek, eta hilabete inguruko atsedenaren ondoren, berriro entrenamenduei ekingo diete. Hori dela eta, arraunlari ohiei edo arraunean ikasi nahi dutenei dei egin diete beteranoen traineruan aritzeko. 

Gaur bertan hasiko dituzte entrenamendu saioak. Astean hiru saio egingo dituzte: asteartean eta ostegunean arratsaldez, 18:30ean, eta larunbatean goizez, 08:00etan. Parte hartu nahi dutenak Itsas kiroldegira bertaratu daitezke aipatutako orduan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide