Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren epealdia zabaldu berri du udalak. Udako ikastaroak lagunduko ditu diruz, hain zuzen, eta urriaren 10era artean eskatu ahal izango da laguntza.
Laguntza jasotzeko, beharrezkoa izango da hainbat baldintza betetzea, hala nola, Zumaian erroldatuta egotea, eta, gutxienez, %80ko asistentzia egiaztatzea. Baldintza horiek betez gero, langabeei, matrikularen balio osoa itzuliko zaie ikastaro guztietan. Gainerako ikasleei, gehienez, %75 ordainduko zaie.
Deialdiaren inguruko xehetasunak Zumaiako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.