Itziarren trenbidea bikoizteak trenen maiztasuna handitzea ekarriko duela uste du ETSk

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 10a

Trenbidean lanak. (Euskal Trenbide Sarea)

Trenbidea bikoiztuko du Euskal Trenbide Sareak (ETS) Itziar inguruan. Lan horien bidez, merkantzietako trenen joan-etorria areagotu nahi dute, baita bidaiaren trenen maiztasuna handitu ere.

Itziar inguruan trenbidea bikoizteko lanak esleitu berri ditu Euskal Trenbide Sareak (ETS). Zumaia eta Deba artean egingo dituzte lan horiek, 3,5 milioi eurorekin. Hamalau hilabeteko epean amaitu beharko dituzte lanak esleipena jaso duten enpresek. Amenabar y Tecsa enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarteak jaso du esleipena. Lan horien bidez, tren gehiago ibili ahal izango dira une berean, eta horrek eragina izango du, nagusiki, merkantziako trenetan; gauez egin behar izaten zituzten zerbitzuak egunez eman ahal izango dituzte, ETSren arabera. 

Horrekin batera, eskari handieneko inguruneetan bidaiarien trafikoa maiztasun handiagoarekin eskaintzeko aukera emango duela ere azpimarratu dute. 

Altzolan (Elgoibar) ere 500 metroko trenbide bikoitza eraikitzen ari direla ere iragarri du ETSk, "ibilbidea laburtzeko eta zerbitzua hobetzeko". Haren arabera, Bi jarduketa horiek "funtsezkoak" izango dira Zumaia-Deba-Elgoibar eremuan zerbitzu hobea bermatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide