Udako azken zanbuiak

Juan Luis Romatet

Umeak uretara salto egiten. (Juan Luis Romatet)

Udako egun askotan egin bezala, itsasgorarekin batera Moilaberriko zubitik saltoka aritu ziren atzo ere gaztetxoak, ikasturte berriari ekin aurretik. 

Moilaberriko zubitik uretara salto egitea izan da haur eta gaztetxo askorentzako denbora-pasetako bat uda sasoian. Behin uretara botata, berehala hurreratzen ziren eskaileretara, zubira bertaratu, eta berriro salto egiteko. Atzo ere hala aritu ziren, eguraldia lagun, eta itsasgora bereziki handiarekin, jira eta buelta aritu ziren. Laster ekingo diote gazteek ikasturte berriari, eta hurrengoak izango dira urtaroko azken zanbuiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide