Udako geldialdiaren ondoren, pentsiodunek datorren astelehenean ekingo diete berriro ere elkarretaratzeei. Ohi bezala, Saregile plazan bilduko dira astelehenero, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Protesta ekintzen kurtso hasieran Eusko Legebiltzarrera aurkeztutako Herri Ekimen Legegilean (HEL) arreta jarriko dutela adierazi dute. Pentsiodunek jasotzen dituzten gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatekin parekatzea eskatzen zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 145.000 sinadura baino gehiago jaso dituen proposamenak, baina Legebiltzarrak atzera bota zuen pasa den astean, EAJ eta PSE-EEren botoekin. Horren harira, manifestazioak deitu dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian.