Datorren asteburura bitartean jokatuko dituzte El Salvadorren Munduko surf jokoak. Eskualdeko hiru surflari ari dira lehiatzen Espainiako selekzioarekin, eta orain arte jokatu dituzten hiru txandak gainditu dituzte Janire eta Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarrek, eta Nadia Erostarbe zarauztarrak.
Atzo jokatu zituzten jokoetako hirugarren round edo txanda. Annette Gonzalez-Etxabarri eta Nadia Erostarbe lehenak izan ziren beraien txandetan, eta bigarren berean Janire Gonzalez-Etxabarri. Hirurak ere laugarren txandara igaro dira.
Nadia Erostarbe eta Janire Gonzalez-Etxabarri proba berean arituko dira txapelketako laugarren txandan. Haiekin batera arituko dira Yolanda Sequeira portugaldarra eta Sophia Medina brasildarra. Annete Gonzalez-Etxabarri, bere aldetik, laugarren txandan lehiatuko da, Nanaho Truzuki japoniarrarekin, Milla Brown australiarrarekin eta Francisca Veselko portugaldarrarekin.