Asteazkenetan bilduko da Al-Anonen taldea ikasturte honetan

Maria Maya Manterola

Zinemako eraikineko laugarren pisuan bilduko dira. Asteazkenetan zabalduko dute bulegoa.

Al-Anon alkoholikoen lagunen eta familiartekoen taldeak jakinarazi du asteazkenetan bilduko dela ikasturte honetan. Txomin Agirre kaiko zinemaren eraikinean bilduko dira, hain zuzen, laugarren pisuan, 19:00etatik 21:00etara.

Inguruan alkoholarekin arazoak izan ditzaketen pertsonak gonbidatu dituzte bileretara, eta gogorarazi dute anonimotasuna dela beren oinarri nagusietako bat. Taldearekin harremanetan jartzeko. 650 26 59 63 telefono zenbakira deitu daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide