Olagarro Eguna 2025

Ahitu dira Olagarro Eguneko herri bazkarirako txartelak

Juan Luis Romatet

Zumaiako kaleak jendez beteta iazko Olagarro Egunean. (Intza Trula)

Hurrengo asteburuan ospatuko dute Olagarro Eguna Zumaian. Aurten ere herri bazkaria izango da, eta harako txartelak dagoeneko ahitu dira.

Olagarro Eguna ospatuko dute hurrengo asteburuan, irailaren 20an, Zumaian. Egun horretarako egitarauan leku berezia izango du Eusebio Gurrutxaga plazan egingo duten herri bazkariak. Ohi bezala, ehunka lagun bilduko dira plazan olagarroa osagai izango duten jateko asmoz. 

Pasa den astean jarri zituzten salgai herri bazkarirako txartelak, Turismo Bulegoan. Udalak jakitera eman duenez, bazkaltzeko eskubidea ematen duten txartelak dagoeneko ahitu dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide